XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eneko-k igarri zionean Otxanda-ren ahotsari, gelditu zuen idi-parea eta liluraturik bezala kantu hotsari adi egon zen, hain eztiki kantatzen baitzuen gure neskatilak, baitipat bere bihotz maiteminduarentzat.

Lehertzear (85) A punto de estallar dagoen maitaminaren elkar-hizketan murgildu baino lehen, esan dezagun Eneko eta Otxanda eta halaber Ixtebe, haurtzarotik zirela adiskide minak.

Matxin, senidetarteko adiskidetasun hontaz aldenduxeago zegoen, besteak baino norbereago eta bakarzaleago baitzen eta besteri amodioa edo laguntasuna eskeintzeko hotza eta axolakabea.

Otxanda eta Ixtebe, ostera, askozaz emankorragoak ziren eta Eneko beren anaia zaharrena ta buruzagi bezala miresten zuten.

Eneko-ren gogoeta, asmo eta irizpideak zeharo onesten zituzten bi senide gazteenak.

Eginkizun, jolas eta arazo guzietan elkarren pozkarri aritzen ziren.

Umetan inoiz hasarrealdirik izan baldin bazuten, haurren arteko huskeria eta tentelkeria (86) Tontakeria batzuetatik izan ohi zen eta gauzok hutsaren urrengoak zirenez, berehalaxe egiten zituzten onezkoak.